XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landareek be badiaukatek hik ez daukokena, lagun, Onofrek bere burua ring-zokondora ekarririk legez kanpoko kolpea jaurti dio, Haizeak diaroak ugari hauts ernalgarri hau eta hi, hi ez haiz ezta landarea be; harria haiz hi.

Bere burua egin du umerik ez egitearen errudun, eta egin ere oharkabean egin du, han barruko galdaretan luzaroan berotzen izan bide duen susmoak leher eginda.

Zergatik heu?

Por favor, periodikuak saltzen dagoen atsoari erdaraz galdetu dio, ze Bilbon ezin du euskaldunik imagina, la consulta del doctor Urigoiena?

Urigoienaren kontsultarako eskaileretan gora datorrela, eskuin eskua burdinazko barandilan labanduz eta oinak marmorezko harmailetan, Anitaren ditiak eta ipurdi-mamiak etorri zaizkio burura.

Ahor zergatik ezin dan bera izan antzua dana.

- Ditiak dituela halakoak, Onofre jauna, eta horregatik ezin izan leikeela antzua Ana? - aurrean jesarrita duen Urigoiena medikua euskaraz dabilkio berbetan, berak Baina ez dok bertokoa pentsatzen duelarik bere buruaren aurrean - .

Bietariko edozein izan leike umerik egin ezin dauana, edo bata be ez, ze oraindio ez dakigu ziur.

Bera orain hile batzuk etorri zan eta emon neutsozan halako kontseilu batzuk.

Betaurrekoek egiten dioten teleskopio paretik hurruniko izarren bati begira balego eran egiten dio berba Urigoienak.

Zuzen ulertzen badio, Anitaren laztanak, Anitaren larrualdeetan eragozpenik barik eta inoiz baino sarriago menturatzeak, haren bolantinak ohean, Onofrek berak atsegin duen zu halan eta bera gainean, gorputza osorik bestearen gorputzera urtuz igaro behar duela sentituz, medikuak gomendatu diona betetzea izan da.